20. atala
1. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.
2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera.
21. atala
1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea,
zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez.
2. Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan
sartzeko eskubidea.
3. Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria;
borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan
adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko
boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide
batez.
22. atala
Pertsona orok du, gizarteko kide denez gero, gizarte-segurantza izateko
eskubidea eta, herrialdearen ahaleginaz eta nazioarteko laguntzaz, Estatu
bakoitzaren antolaketa eta baliabideak kontuan izanik, norbanakoaren
duintasunerako eta nortasuna garatzeko ezinbestekoak diren ekonomi, gizarte
eta kultura mailako eskubideak asetuta izatekoa.
23. atala
1. Pertsona orok du lan egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lanbaldintza
bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren aurkako laguntza
jasotzekoa.
2. Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe, lan beragatik lansari berbera
jasotzeko eskubidea.