1. Pertsona orok du herritartasuna izateko eskubidea.
2. Inori ezingo zaio arrazoirik gabe herritartasuna kendu, ezta herritartasuna
aldatzeko eskubidea ukatu ere.
16. atala
1. Gizonek eta emakumeek, ezkontadinetik aurrera, ezkontzeko eta familia
aratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo erlijioagatiko inolako
mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai
ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere.
2. Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada, ez dago ezkontzerik.
3. Familia da gizartearen oinarri jatorra eta berezkoa, eta Estatuaren eta
gizartearen babesa izateko eskubidea du.
17.atala
1. Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean.
2. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko.
18. atala
Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta erlijio-askatasunerako eskubidea du;
eskubide horren barne da erlijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita
norbere erlijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo
pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko
askatasuna ere.
19. atala
Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek
barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren
eritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa
eta eritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.