2. Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza
eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde,
arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta
adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko
du, bakeak iraun dezan.
3. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango
zaien hezkuntza mota aukeratzeko.
27. atala
1. Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte
hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri
darizkion irabazietan parte hartzeko.
2. Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egille diren pertsona
guztiek dute horregatik eskubidea dagozkien interesak eta materialak
babes dakizkien eskubidea.
28. atala
Pertsona guztiei dagokien eskubidea da, Aldarrikapen honetan azaldutako
eskubide eta askatasunak era eraginkorrean garatuko dituen gizarte mailako eta
nazioarteko ordena ezar dadin.
29. atala
1. Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu, komunitatea
baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko toki bakarra.
2. Pertsona orok, gainontzeko herritarren eskubide eta askatasunen
begirunea ziurtatzeko eta gizarte demokratiko bateko moral, ordena
publiko eta ongizate orokorreko bidezko eskakizunak betetzeko legez ezar
daitezen mugak baino ez ditu izango dagozkion eskubide eta askatasunez
baliatzeko orduan.