11. atala
1. Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun
dela legez eta jendaurreko epaiketan frogatzen ez den bitartean.
Epaiketan bere burua zaintzeko berme guztiak ziurtatuko zaizkio.
2. Egintzak edo behar-uzteak izandakoan, herrialdeko edo nazioarteko
legeriaren arabera delitu ez baziren, ezingo da inor kondenatu. Delitua
egitean ezargarri den zigorra baino larriagorik ere ezingo zaio jarri.
12. atala
Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo
postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere.
Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko
eskubidea.
13. atala
1. Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten
lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita
norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.
14. atala
1. Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa
bilatu eta izateko eskubidea.
2. Eskubide horretara ezin izango da jo delitu arruntek sortutako auzibideko
egintza baten aurka, ezta Nazio Batuen helburu eta erizpideen aurkako
egintzak direla-eta ere.
15. atala